XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAUAREN ILUNPETATIK
Norbait hori pertxatik zintzilikatutako jantzia besterik ez bada ere.
Pertxa bortxatua edo zerbait harrigarriagoak sortarazia, garbi dago norbait hori ez dela inoiz adiskide suertatzen.
Pedagogoek garbi esaten digute: kasu horietan argia biztea da irtenbide bakarra.
Baina argirik bizten ez bazaizu? A ze inozokeria Iberduerok argirik gabe laga zaituela pentsatzea!
Neuk badaezpadare gauaren bestekaldean nagoela pentsatzea nahiago.
Betiko nagoela munduko kilowatio guztiek zer eginik ez duten bestekalde luzean.